Faqs

PRODUKTUA

Goya kalitatearen sinonimo dela jakinik… Hiru gamatako sortak sortu ditugu, prezioa kalitate oneko haragia dastatzeko eragozpen izan ez dadin.

Goya: infiltrazio ertaineko haragia, samurra eta mamitsua bihurtzen duen gantz geruza fin batez estalia. Zapore eta testura arteko oreka ezin hobea. Haragi munduko “crianza” bat, kalitate-prezio onenaz gozatzeko.

Goya Superior: Txuleta berezia, aparta. Infltrazio ertain-altukoa , zapore bizia eta samurtasun leunekoa. Sei urte baino gehiago dituzten behi zaharretatik lortua. Maila bat gorago dago hautaketari dagokionez. Aurreko konparaketarekin jarraituz, “reserva” bat haragi munduan.

Goya Premium: Gourmet atalean daude gure produktu-gamako pieza dotoreenak. Haragi leuna, testura paregabea eta heltze prozesuan indartutako zapore bikainekoa. Bidean ikasitako guztiak honaino ekarri gaitu, hau da gure haragi apartena.

Datu honek haragia behiaren zein zatitatik lortu den bakarrik adierazten du:

  • Bizkar garaikoak saihetseko aldeari dagokio; goiko aldeari eta, beraz, alde zabalago bati. Honi “txuletoia” deitzen diogu. (Txuleta handiagoa).
  • Bizkar azpialdekoak berriz, gerrialdetik lortzen dira. Hau da, behiaren atzealdetik eta beraz atal meheagotik. Honi “Txuleta” deritzo.

Goya-n haragia progresiboki zahartzen dugu, 30 eta 50 egunetan zehar. Pieza hauek ingurune kontrolatuan mantentzen dira, 1-3 gradu zentigradu tarteko tenperatura konstantean eta %70eko hezetasunean.

Haragiaren entzimek beren lana burutu dezaten behar duten denbora, presarik gabe eta hozte kondizio optimoetan. Gurean, heltze prozesu zehatza defendatzen dugu, gehiegikeriarik gabe. Hori bai, beti bezeroaren ondoan eta entzuteko prest!

Hautaketa kalitatearen arabaera egiten da, ez jatorriaren edo arrazaren arabera.
Hala ere iristen zaizkigun punta-puntako haragi piezen berri izan nahi baduzu, Gourmet-eko atalean izen eman dezakezu, aukera berezienen inguruan jakin dezazun.

ESKARIA

Mandamos nuestros productos a:

  • Espainia penintsularrera
  • Balear uharteetara
  • Portugal penintsularrera
  • Frantziara

Kanaria uharteak eta gainerako Europa, ! galdetu!

Espainia/Portugal penitsularrera eta Iparraldera 48 ordu baino lehenagoko epean eta hotz zerbitzu berezian iristen da gure haragia. Hotz-katea hautsi gabe, produktuaren kalitate eta zapore guztia mantentzea bermatzen dugu.

Frantziako eta Balear uharteetarako epeak: 48-72h bitartekoa.

  • Entregak 13:30ak baino lehen egiten dira beti, adierazitako helbidean.
Guipuzkoa 9€
Espainia eta Portugal penintsularra, Balear uharteak eta Frantzia 15€
  • 120€-tik aurrera garraio-kostuak doan dira aipatutako leku guztietarako.
  • Oharra: Behin helbidea adierazitakoan, garraio-sariak gehitzen dira preziora.

NOLA MANTENDU HARAGIA

  • 1- Egiaztatu nahi zenuen produktua jaso duzula.
  • 2- Lehenbailehen hozkailuan sartu, hotz-katea ez hausteko. Nahiz eta lehenengo 7 egunetan jatea gomendatzen dugun, 15 egun pasa arte mantzen da.
  • 3- Gomendio bat! Hobea da kontsumituko den egunean bere ontziratzetik 2 ordu lehenago atera eta giro-tenperaturan uztea. Horrelaxe lortuko baitugu ematzarik hoberena.

Kontsumitzeko erostea gomendatzen dugu, eta ez gordetzeko. Hala ere, urtebetez izoztu dezakezu haragia inongo arazorik gabe.

0