EZ DUGU TXULETARIK SALTZEN,
ESPERIENTZIAK SALTZEN DITUGU.

Josean Goya

Tolosan kokatua, erretegien sorlekuan, CARNICAS GOYA-n kalitatezko haragi gorriak banatzen ditugu parrilla zorrotzenentzat.

Jatorria

Goyatarrak abeltzaintza-tradizioko familia eta tratulariak gara duela zenbait belaunalditatik. Gure familian Ramón Goyarekin eman genuen haragia manipulatzeko eta banatzeko jauzia. Berak ireki zuen lehen behi-harategia.

Duela 60 urte baino gehiago, Ramon Goyak, Julian Rivas Tolosako CASA JULIANen fundatzailearekin batera, lehen idi-txuleta jarri zuen parrillan Tolosan, haragi gazteak estimatuagoak ziren garaian, orduko joeraren aurka. Historiak arrazoia eman die eta haragi gorriaren zale garenok eskerrak ematen dizkiegu.

Filosofia

Benetako berrikuntza bezeroari entzutea da. Horrela, bezeroaren eskutik sortzen da haragi gorria ulertzeko gure modua.

Egiten dugun guztia mahaikidearen inguruan dabil. Entzun, baloratu, ikertu, probatu eta aplikatzen dugu… eta berriro entzuten dugu. Hasiera-hasieratik, haragirik onenak bilatu ditugu, etengabe, eta kalitate gorenera eramango gaituzten tratamendurik egokienen atzetik ibili gara.

Haragiarentzat lan egiten eta bizi den ekosistema oso bat dago. Azienda hazi, elikatu eta zaintzen duen abeltzainarengandik hasita, ahalik eta lehengairik onena lortzeko. Lehengaia adituen esku egongo da, parrillero maisuarengana baldintza onenetan iristeko. Haragi-zati horrek haragia grinaz bizi duen giza kate osoaren ahalegina du bere baitan. Hori transmititzen da.

Tradizioa eta Berrikuntza

60 urte dagoeneko! Etengabe eboluzionatzen ari bagara baino ezin da egin. DNA galdu gabe, gure sustraiak galdu gabe: haragiarekiko grina. Horrela bakarrik eskain daiteke haragi gorrien aukera onena, une bakoitzean bezeroen gustu eta beharretara egokituz.

Sariak eta goraipamenak

Gure txuletek “HARAGI ONENAREN” saria jaso dute Donostia Gastronomikoaren Kongresuko PARRILLEN LEHIAKETA NAZIONALEAN, 2017an eta 2018an.

0