Lege-oharra

Web-orri hau José Antonio Goya SLUren jabetzakoa da, eta diseinu grafikoan eta gainerako sorkuntza-proiektuetan ematen dituen zerbitzuei buruzko informazioa emateko baino ez da. Orri honetara sartzeak berekin dakar erabilera-termino eta -baldintza hauek ezagutzea eta onartzea.

1. Web-orriaren titulartasuna. Carnicasgoya.com domeinuaren izena José Antonio Goya SLU enpresaren alde erregistratuta dago. IFK: B-72891781; helbide soziala: Benta-Aldea industrialdea, 4, 20270 Anoeta (Gipuzkoa). Harremanetarako telefonoa: +34 943 655 224; helbide elektronikoa: pedidos@carnicasgoya.com.

2. Webgunearen jabetza intelektuala. Web-orri honen edukiaren jabetza intelektualeko eskubide guztiak eta haren diseinu grafikoa José Antonio Goya SLUren jabetzakoak dira, eta berari baino ez dagokio horiek ustiatzeko eskubideak baliatzea. Horrenbestez, debekatuta dago web-orri honen edukia erreproduzitzea, banatzea, jendaurrean jakinaraztea eta aldatzea, osorik edo zati batean, José Antonio Goya SLUk aldez aurretik berariazko baimenik eman gabe. Era berean, web-orri honetan jasotako zeinu bereizgarri, marka, izen komertzial nahiz edozein motatako zeinuak legez babestuta daude.

3. Webgunearen edukia eta estekak. José Antonio Goya SLUk ez du bere gain hartzen bere web-orriaren edukiak gaizki erabiltzearen erantzukizunik, eta horietara sartzen den edo erabiltzen dituen pertsonaren ardura izango da soilik. Era berean, ez du bere gain hartzen web-orritik esteken bidez sar daitekeen hirugarrenen web-orrietan jasotako informazioaren gaineko inolako erantzukizunik. Esteka horiek informazio-helburua dute, eta ez dira inola ere helmugako web-orrian eskain daitezkeen produktuak edo zerbitzuak kontratatzeko gonbita. José Antonio Goya SLUk jakitenez gero esteka horien bidez iragartzen den jarduera edo informazioa legez kontrakoa dela, delitua dela edo kalte-ordaina jaso dezaketen hirugarrenen ondasun edo eskubideei kalte egin diezaiekeela, behar den arduraz jokatuko du dagokion esteka lehenbailehen ezabatzeko edo baliogabetzeko.

4. Informazioa trukatzea edo hedatzea. José Antonio Goya SLUk uko egiten dio bere web-orriaren bidez erabiltzaileen artean informazioa trukatzearen ondoriozko erantzukizun orori. Bereziki, ez gara arduratuko adingabeek informazioari ematen dioten erabileraz, eskuratzen dituzten edukiek haien sentsibilitatea mindu badezakete.

5. Web-orria eguneratzea eta aldatzea. José Antonio Goya SLUk eskubidea izango du bere web-orrian jasota dagoen informazioa eta haren konfigurazioa edo aurkezpena edozein unetan eguneratzeko, aldatzeko edo ezabatzeko, aurrez ohartarazi gabe eta hori egiteagatik inolako erantzukizunik bere gain hartu gabe.

6. Alderdi teknikoei buruzko argibideak. José Antonio Goya SLUk ez du bere gain hartzen inolako erantzukizunik ekipo informatikoen arazo teknikoengatik edo akatsengatik, Interneterako konexioan zehar gerta daitezkeengatik edo hirugarrenek sor ditzaketenengatik, haren kontroletik kanpoko bidegabeko intromisioen bidez.

José Antonio Goya SLUk ez du bermatzen birusik eta bestelako elementurik ez dagoenik, kalteak eragin ditzaketenik sistema informatikoetan, dokumentu elektronikoetan edo web-orri honetako edo hirugarrenen webguneetako erabiltzaile-fitxategietan, eta ez du erantzukizunik izango arrazoi horiengatik gerta daitezkeen kalte-galeren gainean. Era berean, ez du erantzukizunik hartzen erabiltzailearengan sor daitezkeen kalte-galeren aurrean, ematen duen informazioan erroreak, akatsak edo omisioak egotearen ondorioz, informazio hori hirugarren iturrietatik datorrenean.

7. Erabiltzaileari buruzko datuen trataera. Erabiltzaileak bere datu pertsonalak gure formularioak edo harremanetarako e-mailak erabiliz ematen dituenean, berariaz baimena ematen dio José Antonio Goya SLUri bere datu pertsonalen tratamendu automatizatua egiteko, bere zerbitzu-eskaerei erantzun ahal izateko. José Antonio Goya SLUk bere titulartasuneko fitxategi batean sartuko ditu erabiltzaileak emandako datuak, eta fitxategi horrek datuen babesaren arloan indarrean dagoen araudiak eskatzen dituen segurtasun-neurri guztiak beteko ditu.
José Antonio Goya SLUk ez dizkiehirugarrenei lagako edo jakinaraziko erabiltzailearen berariazko baimenik gabe bildutako datuak, salbu eta komunikazioa beharrezkoa bada erabiltzaileak eskatu digun zerbitzua emateko.
Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta aurkaratzeko eskubideak baliatu ahal izango ditu erabiltzaileak. Horretarako, idatziz zuzendu beharko duJosé Antonio Goya SLUrengana, helbide honetan: Benta-Aldea industrialdea, 4, 20270 Anoeta (Gipuzkoa).

Erabiltzaileak aurretik ezarritako baldintzak onartzen dituela ulertuko da, baldin eta datuak biltzeko formularioetan dagoen «BIDALI» botoia sakatzen badu.

Cookien erabilera. Web orri honek cookieak erabil ditzake.Erabiltzaileak cookieak sor daitezen galarazteko aukera du, bere nabigazio-programan dagokion menu-aukera markatuta, baina cookieen erabilera desaktibatzea aukeratzen badu, baliteke horrek web-orri honen funtzionamenduan eragina izatea.

8. Aplikatzekoa den legeria eta jurisdikzioa.Oro har, erabiltzaileekiko harremanak, web-orri honetan jasotako zerbitzuak ematearen ondoriozkoak, Espainiako legeriaren eta jurisdikzioaren mende daude. Web orri honen erabiltzaileak azaldu den guztiaren jakitun dira eta beren borondatez onartzen dute.

0