KALITATE GORENA
PROZESU OSOAN

Beren haragi-kalitatearen arabera hautatzen ditugu behiak. % 10ek baino gutxiagok gainditzen dute gure hautaketa.

Badakigu produktu baten azken kalitatea elaborazio-prozesuko urrats bakoitzeko eskakizun handienaren batura dela. Horrela ulertzen dugu eta horrela aplikatzen dugu.

Animaliak hautatzean, haragiak zatikatzean eta heltzean, manipulatzean, ontziratzean eta bidaltzean.

Hori guztia zure mahaian haragi gorri onenez goza dezazun.

Hautaketa

Penintsulako eta Europa osoko hiltegi hoberenetan haragi onenak aukeratzen ditugu. Gure ahosabaiari eta eskakizunari hobekien egokitzen zaizkionak bilatzen ditugu.

Urte hauetako esperientziak erakutsi digu haragi-kalitate hoberena antzematen, infiltraziorik onena, kolore egokia, testura biribila… benetako maisu harakinen parametroak hautaketa onena lortzeko.

Behiak haragi-kalitatearen eta elikadura egokiaren arabera hautatzen ditugu. Merkatuko haragien % 10ek baino gutxiagok betetzen eta gainditzen dute gure hautaketa.

Batez ere Espainiako eta Europako (Alemania, Holanda, Danimarka, Polonia…) esne-behiak dira, gutxienez azken 6 hilabeteetan zerealez eta larrez elikatuak.

Arrazen artean, SIMMENTAL, FRISIARRA, HEREFORD, HOLSTEIN eta horien gurutzaketak topa ditzakegu.

Hautaketan egiten den ahalegin horri guztiari esker,estaldura koipetsua dutenharagiak eskaini ahal ditzakegu. Estaldura horrek bermatu egiten du haragiarenzukutasuna eta infiltrazio homogeneoa, eta horrek haren testura eta zaporea indartzen ditu.

Heltzea

Hautatu ondoren, produktua zaintzen eta gordetzen dugu manipulatzeko une aproposa iritsi arte. Prozesu horren bidez, testura eta zapore hoberenak lortzen ditugu.

Gure haragiak pixkanaka zahartzen dira, kontrolpeko tenperatura eta hezetasun-baldintzetan etaetengabeko kalitate-kontrolaren pean betiere.

DRY AGE lehorrean heltzea CÁRNICAS GOYAn

30 eta 50 egun arteko kontserbazioa horretarako berariaz prestatutako ganberetan.
1 eta 3 ºC arteko tenperatura-kontrolaz.
% 70 inguruko hezetasuna.
Ingurumen-higienearen kontrola, ozonoari esker, eta UV izpiak.

Manipulazioa eta ontziratzea

Artisau-manipulazioa kontserbatu eta ontziratzeko azken teknologiekin konbinatzen dugu. Horri esker, ebakera eta aurkezpenen sorta zabala eskain dezakegu.

Segurtasun eta higiene-neurri zorrotzen pean, harakinek soilik manipulatzen dituzte gure haragiak, artisau moduan. Horrek aukera ematen digu bezero bakoitzaren gustura egokitzeko eta piezaren tamaina eta ebakera aukeratzeko.

Pieza horiek hutsean eta banaka ontziratzen ditugu. Horri esker, hozkailuan gorde daitezke. Piezak gehienez 10 eguneko epean kontsumitzea gomendatzen dugu. Aukera dago, baita ere, produktua jasotzen den unean izozteko, luzaroago kontserba dadin. Horrek ez du aldatzen ez haren kalitatea, ez zaporea.

Bidalketa

Entrega HOTZEAN egiten dugu eta eskaerak 48 ordu baino lehen zerbitzatzen ditugu.

Horrek bermatzen du gure bezeroek jasotzen duten haragiak bere propietateak, freskotasuna eta zaporea oso-osorik mantenduko dituela.

Produktuaren kalitateari eta hutsean ontziratzeari esker, hura 10 bat egunez gorde daiteke hozkailuan.

Komeni da haragia erre baino gutxienez 4 ordu lehenago hozkailutik ateratzea eta hutsa haustea. Horrela, oxigenatu eta epeldu egiten da, eta beroa piezaren erdialdera iristen da, gutxi egina edo odoltsu dastatu nahi bada ere.

GOYA QUALITY

Gure zigilu pertsonala da.

Prozesu bakoitzean, urrats bakoitzean, kalitate gorenak aukera ematen digu beti bereizgarri izan dugun produktua eskaintzeko.

Gure kalitate-kontrola bezeroen eskakizuna eta aintzatespena baino ez da. Kalitatezko haragia maite dutenena.Guk bezala.

GOYA QUALITY

Es nuestro sello personal.
La calidad máxima en cada proceso, en cada paso, nos permite ofrecer un producto que siempre nos ha diferenciado.
Nuestro control de calidad no es otro que la exigencia y el reconocimiento de nuestros clientes. Amantes de la carne de calidad. Igual que nosotros.

0