SALMENTA-BALDINTZA OROKORRAK
Jarraian azaltzen da www.carnicasgoya.com webgunearen bidez produktuen eta zerbitzuen kontratazioa arautuko duen kontratu-dokumentua. Jose Antonio Goya SLU (aurrerantzean, zerbitzu-emailea) da webgunearen arduraduna. Dokumentu hau onartzeak esan nahi du erabiltzaileak:
Hemen azaldutakoa irakurri eta ulertu duela.
Kontratatzeko gaitasun nahikoa duela.
Hemen ezarritako betebehar guztiak bere gain hartzen dituela.
Baldintza hauek baliozkotasun-epe mugagabea izango dute, eta zerbitzu-emailearen www.carnicasgoya.com webgunearen bidez egindako kontratazio guztiei aplikatuko zaizkie, baita telefonoz egindakoei ere.
Zerbitzu-emaileak beretzat gordetzen du aipatutako Baldintzakbere kabuz aldatzeko eskubidea, eta horrek ezin izango die eragin aldaketa egin aurretik eskuratutako ondasun edo sustapenei.
ALDERDIEN IDENTITATEA
Alde batetik, erabiltzaileak kontratatutako ondasun edo zerbitzuen hornitzailea honako hau da:
Sozietatearen izena: JOSE ANTONIO GOYA SLU.
IFK/IFZ: B20686994
Sozietatearen helbidea: Benta-Aldeaindustrialdea, 4, 20270 Anoeta (Gipuzkoa).
Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan inskribatuta dago: SS 17322 orria, 163 folioa, 1808 liburukia, 0 liburua, 1. inskripzioa.
Telefonoa: 943655224
Faxa: 943698075
Erabiltzailea webgunean erregistratuta dago erabiltzaile-izen baten eta pasahitz baten bidez,erantzukizun osoa du horienerabileraren eta zaintzaren gainean eta zerbitzu-emaileari emandako datu pertsonalen egiazkotasunaren erantzule da.
KONTRATUAREN XEDEA
Kontratu honen xedea da zerbitzu-emailearen eta erabiltzailearen artean sortutako salerosketaren kontratu-harremana arautzea, erabiltzaileak online kontratazio-prozesuan dagokion laukia onartzen duen unetik aurrera.
Salerosketako kontratu-harremanak berekin dakar produktu edo zerbitzu jakin bat entregatzea, webgunearen bidez jendaurrean jarritako prezio jakin baten truke.
KONTRATAZIO-PROZEDURA
Kontratazioa www.carnicasgoya.com webgunearen bidez egin daiteke, edo,baita, 943655224 telefonoaren bidez ere.
Webgunearen bidezko eskaerak www.carnicasgoya.com helbidearen online salmentarako plataformaren bitartez egingo dira, webgune horretan zehazten diren argibideei jarraituz. Eskaera bidali aurretik, erabiltzaileak baldintza orokor hauek onartu beharko ditu.
Webgunearen bidezko eskaeren kasuan, erabiltzaileak, zerbitzu-emaileak eskainitako zerbitzuak eskuratu ahal izateko, alta hartu beharko du webgunearen bitartez, erabiltzaile-kontu bat sortuta.Horretarako, erabiltzaileak askatasunez eta borondatez eman beharko ditu eskatzen zaizkion datu pertsonalak.
Erabiltzaileak erabiltzaile-izen bat eta pasahitz bat hautatuko ditu, eta konpromisoa hartuko du horiek arduraz erabiltzeko eta hirugarrenen esku ez jartzeko, baita zerbitzu-emaileari horien galeraren edo lapurretaren berri emateko edota baimenik ez duen hirugarren bat sartu ahal izan dela jakinarazteko ere, zerbitzu-emaileak berehala blokea dezan.
Erabiltzaileak ezin izango ditu erabiltzaile-izen gisa aukeratu beste batzuk nahastea helburu duten hitzak, zerbitzu-emailearen kide gisa identifikatzeagatik, ezta zatarrak, laidogarriak eta, oro har, legearen edo moralaren eta ohitura onen eskakizunen aurkako adierazpenak ere.
Erabiltzaile-kontua sortu ondoren, jakinarazten da,Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko 34/2002 Legearen 27. artikuluaren arabera, kontratazio-prozedurak urrats hauei jarraituko diela:
– Hautatu erosi nahi dituzun produktuak.Hautatutako produktu bakoitza automatikoki gehituko da “erosketa-orgara”.
– Erosi beharreko produktua hautatu ondoren, “erosketa-orga” pantailan eskaeraren laburpen bat bistaratuko da hautatutako produktu guztiekin.Deskontu-bonurik baldin baduzu, markatu dagokion laukia.
– Identifikazioa. Gurekin eskaera bat egiten duzun lehen aldia bada, markatu ezkerraldean aurkituko duzun laukia eta egin klik «Sortu kontua» aukeran.Leiho berri bat agertuko da pantailan. Sartu zure datu pertsonalak (nahitaezko eremuak: izen-abizenak, helbidea, hiria, herrialdea eta helbide elektronikoa) eta sortu kontu bat.
– Dagoeneko gurekin eskaerak egin badituzu Internet bidez, identifika zaitez zure helbide elektronikoa adierazita orriaren eskuinaldean. Zure datuak automatikoki agertuko dira zure helbide elektronikoa eta pasahitza sartu ondoren.
– Helbidea. Nahi baduzu, aldatu entrega- edo fakturazio-helbidea, kontua sortzeko prozesuan emandakoak ez badira.
– Jarraitzeko, egin klik «Hurrengoa» aukeran.
Bidalketa-gastuak. Bidalketak doan dira 120 eurotik gorako eskaeretarako.120 eurotik beherako erosketa-zenbatekoetarako, bidalketa-gastuak 9 euro dira Gipuzkoara bidaltzen direnen eskaerentzat, eta 15 euro Espainia penintsularraren gainerakora bidaltzen direnentzat. Balear Uharteetara, Kanariar Uharteetara edo Espainiatik kanpora bidaltzeko, kontsultatu telefonoz.
Jarraitzeko, onartu salmenta-baldintza orokorrak eta egin klik «Hurrengoa» aukeran.
Ordainbidea.Ordaintzeko zenbait aukera dituzu:
Egin klik «Txartelarekin ordaindu» aukeran, erosketa zuzenean kreditu-txartelaren bidez ordaindu nahi baduzu.Gure sistemak eragiketaren segurtasuna bermatzen du.
Egin klik «Banku-transferentzia» aukeran, erosketa ordaintzeko modu hori erabili nahi baduzu.
Egin klik «PayPal» aukeran, erosketa PayPal kontu baten bidez ordaindu nahi baduzu.
Eskaera berrestea.Eskaera baliozkotu ondoren, berresteko mezu elektroniko bat bidaliko dizugu. Mezu horrek zure izena, eskaeraren deskribapena, prezioa eta bidalketaren helbidea jasoko ditu. Gure sistemak eskaeraren data eta edukia erregistratzen ditu, eta, ondoren, gure zerbitzuek egiaztatzen dute, eskaera egitean berori eskainitako produktuaren deskribapenarekin bat datorren egiaztatzeko.
ESKAERAK ENTREGATZEA
Berehala eskuragarri dauden produktuentzat dira entregatzeko epeak.
Prezioek BEZa barne hartzen dute.
Erabiltzaileak askatasunez adierazitako helbidean entregatuko dira eskaerak. Hala, zerbitzu-emaileak ez du bere gain hartzen inolako erantzukizunik, baldin eta produktua edo zerbitzua entregatzen ez bada erabiltzaileak emandako datuak faltsuak, zehaztugabeak edo osatugabeak direlako, edo horretarako esleitutako bidalketa-enpresarekin zerikusirik ez duten kanpoko arrazoiengatik, hala nola hartzailea ez egoteagatik.
SEUR FRÍOk bermatzen digu gure bidalketa etxera 48 ordu baino lehen iritsiko dela, hotz-katea hautsi gabe.
Arazorik gabe entregatzeko, garrantzitsua da ematen diguzun helbidean norbait egotea eskaera jasotzeko. Entregak goizez egingo dira, 13:30a baino lehen.Astelehenetik ostegun goizera egindako eskaerak hurrengo 48 orduetan entregatuko dira. Ostegun arratsaldetik igandera bitartean egindako eskaerak hurrengo astelehenean bidaliko dira.
BIDALKETAK BALEARRETARA ETA KANARIETARA:
Dei iezaguzu zure eskaera Balear Uharteetara edo Kanarietara bidaltzeko bada. Uhartearen arabera, bidalketa modu pertsonalizatuan kudeatuko dugu.Tel.: 943 655 224
NAZIOARTEKOA:
Bidalketan hotz-katea bermatzeko, nazioarteko garraioak modu pertsonalizatuan kudeatzen ditugu. Dei iezaguzu 943 655 224 telefonora zure eskaera aztertzeko.
Entrega atzeratzen bada, zerbitzu-emailearekin jar zaitezke harremanetan, adierazitako edozein komunikabide erabilita.
Entregatzeko unean, komenigarria da bezeroak egiaztatzea dena bat datorrela bere eskaerarekin eta egoera egokian dagoela. Entregatutako salgaiekin edo horien egoerarekin ados ez bazaude, sinatu eta adierazi eskuz garraiolariaren entrega-albaranean hura jasotzean aurkitu zenituen anomaliak.
PREZIOA ETA ORDAINBIDEAK
Produktu bakoitzari aplikatzekoak zaizkion prezioak webgunean argitaratutakoak eta kontratazio-prozesuaren azken fasean automatikoki aplikatutakoak izango dira.
Webgunean argitaratutako prezio guztiak, salbu eta omisiorik edo transkripzio-akatsik edo akats informatikorik badago, baliozkoak dira eta dagokien BEZa barne hartzen dute. Bidalketak doan dira 120 eurotik gorako eskaeretarako. 120 eurotik beherako erosketa-zenbatekoetarako, bidalketa-gastuak 9 euro dira Gipuzkoara bidaltzen direnen eskaerentzat, eta 15 euro Espainia penintsularraren gainerakora bidaltzen direnentzat. Balear Uharteetara, Kanariar Uharteetara edo Espainiatik kanpora bidaltzeko, kontsultatu telefonoz.
Zerbitzu-emaileak edonoiz askatasunez berrikusi eta aldatu ahal izango ditu prezio horiek.Hala ere, webgunean kontsignatutako prezioak eguneratu baino lehen tramitatu bada eskaera, prezioa errespetatu egingo da.
Zerbitzu-emaileak hiru ordainbide eskaintzen dizkizu aukeran: kreditu-txartelaren bidez, PayPal bidez edo transferentzia bidez.
1. Kreditu-txartelaren/zordunketa-txartelaren bidez ordaintzea
Erosketa elektroniko segurua. Erosketa elektroniko seguruko zerbitzua Interneteko erosketetan esku hartzen duten guztiak identifikatzen eta autentifikatzen dituen sistema bat da, ordainketa Visa txartelaren bidez egiten denean.Sistema aktibatzeko, zure bankura edo aurrezki-kutxara joan behar duzu, eta zure txartela “erosketa elektroniko segurua” zerbitzuan aktibatzeko eskatu. Gainera, zure telefono mugikorraren zenbakia eman behar duzu, sistemak SMS bidezko gako bat bidal diezazun Interneteko erosketa-eragiketa bakoitzerako. Eragiketa bakoitzerako bakarra eta desberdina den gako hori sartzeak ahalbidetuko du transakzioa berme handiagoekin egitea.
VISA txartelik ez baduzu, banku-ordainketarako plataformaren bidez egiten da kreditu-txartelaren bidezko lineako ordainketa.
2. PayPal.
PayPal Interneteko ordainketetan liderra den konfiantzazko enpresak aukera ematen die erosleei eta enpresei Internet bidez dirua bidali eta jasotzeko.PayPal-ek 100 milioi erabiltzaile-kontu baino gehiago ditu 190 herrialde eta eskualdetan, eta saltzaile eta erosle gehien-gehienek onartzen dute. PayPal-ek kreditu-txartelen informazioa babesten laguntzen du, sektoreko segurtasunerako eta iruzurraren prebentziorako sistemarik hoberenekin. PayPal erabiltzean, finantza-informazioa ez da inoiz saltzailearekin partekatzen.
Zerbitzu-emaileari egindako ordainketa ororekin batera faktura bat jaulkiko da erregistratutako erabiltzailearen izenean.Faktura hori automatikoki bidaliko da erabiltzaileak emandako helbide elektronikora, baita erositako produktuarekin batera ere.
Eskaerari buruzko edozein informazio nahi izanez gero, erabiltzaileak zerbitzu-emailearen bezeroentzako arretarako telefonoa izango du (943 655 224), baita posta elektronikoa ere (e-mail helbidea: pedidos@carnicasgoya.com). Nolanahi ere, mezuaren gaian edo teleoperadoreari adierazi beharko zaio erosketa berresteko posta elektronikoan esleitu eta jakinarazi zitzaion eskaera-zenbakia.
3. Zerbitzu-emailearen konturako transferentzia/sarrera.
Banku-transferentzia bidez ere ordain ditzakezu erosketak. Eskaera ez zaizu bidaliko gure bankuan erosketari dagokion zenbatekoaren ordainketa jaso arte.
Transferentzia-gastuak eroslearen kontura izango dira.
Transferentzia egitean, eskaeraren zenbakia eta bezeroaren izen osoa adierazi behar dira erreferentzia gisa.
ATZERA EGITEKO ESKUBIDEA
Legeriak HAMALAU eguneko epea ezartzen du atzera egiteko eskubidea baliatu ahal izateko. Eskainitako produktuen izaeragatik —elikagaiak dira eta hotz-katearen mende daude—, ezin izango da eskubide hori eskatu.
Aztertu paketea entregaren unean eta jakinaraz iezaguzu edozein anomalia.
APLIKATZEKOA DEN LEGEA ETA JURISDIKZIOA
Baldintza horiek Espainiako legeriaren arabera arautu edo interpretatuko dira, berariaz ezarrita ez dagoen guztian. Zerbitzu-emaileak eta erabiltzaileak adosten dute Anoetako (Gipuzkoa) epaitegi eta auzitegien esku uztea baldintza hauen xede diren produktuak edo zerbitzuak ematearen inguruan sor daitekeen edozein eztabaida.